25.000 bisitari jaso ondotik, «uros» bukatu du Lurramak 20. urtemuga
Igandean agurtu zuen Lurramak Biarritzeko Irati erakustazoka, eta, beste behin, arrakasta handiz iragan dela dirudi. Izan ere, 25.000 lagun hurbildu dira urteroko hitzordura. Hori guti ez, eta ostiralean, 1.500 haur izan ziren tailer pedagogikoetan, eta orotara 4.000, bisita librean. Gainera, guztira 3.000 otordu zerbitzatu dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. 1.000 kide ibili dira horretan.
Aurten herri gomitatua Euskal Herria izanik, «publiko zabala» hurbildu da merkatura «Hego Euskal Herriko ekoizpenen aniztasuna eta aberastasuna ezagutzera». Hiru eguneko elkarguneaz harago, «formatu berri honek harreman berriak sortu» dituela ziurtatu du Lurramak, «batasun eta partekatze izpiritu ederrean».
“Bihar ere laborari” izan da edizio honen lema, eta hitzaldietan gaia sakonago jorratzeko parada izan dute. Preseski, «laborantza proiektu baten lortzeko eta tresnak eta baldintzak aztertzeko aukera» izan da.
Gasna lehiaketan Peio Cacouteguyk irabazi du bortuko gasnaren kategoria; etxeko gasnarena, Mirentxu Mainhaguietek; eta azkenik, esnetegikoarena, Agour esnetegiak. Herriko ogiaren lehiaketa, haatik, Hazparneko Ogi Bihiak irabazi du. Hirugarrenik, ezti lehiaketako profesionalen kategorian Battitt Castillon izan da garailea; amateurrenean, berriz, Gilber Dupuy.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
