Errusia maitea
Ezin arrazoia kendu lagunari; haserre dago Ukrainan jazotzen ari denarekiko hedabideek erakutsitako jarrerarekin. Deigarria da Zelenskiren gobernuaren inguruan gertatutako azken ustelkeria kasuaren gainean dagoen isiltasuna. Eta, horrela, ezer gutxi gehiago behar dute batzuek gu guztiok Ukrainaren defendatzaile eta Errusiaren etsai gisa aurkezteko.
Liburu bat argitaratu berri duen Elenaz hitz egin diot lagunari. Geopolitika irakurketez harago, 38 urteko emakume honek bizi izandako jipoi, jazarpen eta atxiloketaz hitz egin diot. Lesbiana, feminista eta LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen aldeko aktibista eta kazetaria izateagatik pairatu izan ditu horiek denak, eta horrela salatu du Mugarik Gabeko Erreportarien erakundeak. Erbestean idatzi du Elena Kostiutxenkok “Amo a Rusia” liburua, eta, zenbait hausnarketarekin bat ez banator ere, ezin hobeto azaltzen ditu Errusiara ezin itzultzearen arrazoiak.
Bistakoa da lagunak salatzen duen inguruko hedabideen isiltasuna, baina horrek ez gaitu egiten Ukrainaren lagun. Beti agertuko naiz Zelenskiren politika neofaxisten aurka, beti salatuko dut enkarguzko haurdunaldiak gauzatzeko emakume pobreekiko daramaten esklabotza politika. Baina nostalgia eta egitatea ezberdintzen dakidan bezala, horrek ez nau inoiz jarriko Putinen politiken alde.

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV

Tras el fin de la guerra en Ucrania, ¿confrontación Europa-Rusia?

El TEDH falla que París conculcó los derechos de Ibon Fernández Iradi
