Zinemaren eta memoriaren arteko elkarrizketa

Arrebato” filma eta Ivan Zulueta abiapuntutzat hartuta, Marta Medinak eta Enrique Lavignek “El último arrebato” osatu dute. Dokumental sailkaezin honek film hartan parte hartu zutenen testigantzak biltzen ditu, besteak beste; Marta Fernandez, Cecilia Roth eta Eusebio Poncela aktoreena, Jaime Chavarri zinemagilearena, Carlos F. Heredero zine kritikariarena eta Paco Hoyos jatorrizko negatiboaren zaindariarena.
Proposamena sailkaezina da, ez delako elkarrizketa argigarri horietan soilik oinarritzen, muinean ikus-entzunezko altxor bat gordetzen du: 2022ko amaieran erreskatatu eta zaharberritutako Super 8 zinta argitaragabeak. Argitaratu gabeko material horrek ikuspegi intimo eta gordina eskaintzen du, filmaren sortze prozesu eta giroari buruzko geruza berriak gehituz; berez liluragarria den istorioa are gehiago aberasten du eta dimentsio poetiko eta sentsoriala gehitzen du.
“El último arrebato” ez da dokumental tradizionaletan ohiko diren kodeetan mugitzen; askeagoa eta bereziagoa da, baita “martzianoagoa” ere. Ezin zen bestela izan: Zuluetarekin eta bere obrarekin guztiz bat datorren atmosfera eta esentzia du lan honek.
Sortzaileek biografia tradizionalen kateak hausten dituen kontakizun hipnotikoa eraiki dute, non denbora eta memoria, oroitzapen eta imajinazioak elkarren gainean hedatzen diren. Dokumentalak askatasun formal horretan egiten du bereziki distira: ez da elkarrizketetara mugatzen, Zuluetaren esentzia, irudiarekiko obsesioa eta zinemak bere bizitza irensten zuen modua harrapatzen du ikus-entzunezko honek.
Omenaldia eta esperientzia estetikoa uztartzen ditu eta Zuluetaren espirituarekin elkarrizketan diharduen obra da: askea, probokatzailea eta enigmatikoa.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
