Jakak eta Iztuetak asko sufrituta irabazi dute Agoizko partida gorabeheratsua
Gipuzkoarrak 15-4 eta 21-15 aurretik izan dira markagailuan, baina azkenean ozta-ozta nagusitu dira Larrazabalen eta Mariezkurrenaren kontra. Oso trakets aritu dira urdinak, baina azken txanpan irabazteko zorian izan dira.

Erik Jakak eta Martxel Iztuetak 22-21 menderatu zituzten Iker Larrazabal eta Jon Mariezkurrena atzo Agoizko Toki Eder pilotalekuan, Binakako Txapelketan lehen puntua eskuratzeko. Gipuzkoarrak 15-4 eta 21-15 aurreratu ziren markagailuan, partidaren zati handi batean oso baldar aritu ziren urdinen etengabeko hutsak baliatuz, baina azken txanpan sekulako susperraldia izan zuten, neurketa irabazteko zorian izateraino.
Hasieratik ikusi zen laukoteak ez zuela bere egunik onena. Lehen dozena erdi tantoetan bakarra izan zen jokaldiz amaitutakoa, Erik Jakak gantxoz egin zuen 2-1ekoa. Iztuetak bi pilota bota zituen goiko koltxoira, Mariezkurrenak beste pare bat kale nabarmen egin zituen, eta Larrazabalek asko sufritu zuen defentsan. Agoizko pilotalekua azkarra da eta nabaritu egin zen jokoan.
Ezin jarri horretan, gorriak hobeto egokitu ziren frontoiko kondizioetara. Atzelari jotzaileen arteko norgehiagokan Iztuetak sendotasun gehixeago erakutsi zuen eta, batez ere, aurreko lehian Erik Jaka nabarmen irten zen garaile. Etengabe bilatzen zion Larrazabali aurreko joko azkar horretan eta arabarraren hutsak pilatzen joan ziren.
Joera horretatik irtetea kosta egin zitzaien urdinei eta konturatzerako Jaka eta Iztueta 15-4 aurreratu ziren. Tarte horretan tanto ikusgarriak ere sinatu zituzten gipuzkoarrek: Jakaren pare bat gantxo, txokoan egindako besteren bat, Iztuetak ezkerrez bikain arrimatu zuen 12-4koa, tolosarrak aurrean harrapatu eta amaitu zuen 14-4koa...
PILOTA ALDAKETA
Baina Jakak behera bota zuen erremate bati esker berreskuratu zuten sakea urdinek 15-5ean, eta hortxe iritsi zen aldaketa. Larrazabalek eta Mariezkurrenak pilota berri bat atera zuten kantxara, gorriek aukeratutako bat gainera, eta pilota horrekin egoera nabarmen aldatu zen.
Mariezkurrena askoz erosoago aritu zen piloteoan; Iztuetari askoz gehiago kostatzen zitzaion pilotara jartzea, eta tantoak beste aldera erortzen hasi ziren. Lehen partziala 8 tantokoa izan zen, 15-4tik 15-12ra. Mariezkurrenak amorruz jokatu zuen eta bereak izan ziren merituzko jokaldi gehienak, tartean horma-bikoz egindako ikusgarri bat.
Hala ere, lehen erreakzio horrek ez zuen lortu markagailua iraultzea. Sakea berreskuratu eta pilota aldatutakoan, gorriak gai izan ziren berriz ere arnasa hartzeko. Baina batez ere aurkarien opariei esker izan zen, ordurako antzematen zitzaiolako Iztuetari neke fisikoaren zama. Zenbait opariren ostean, Jakak gantxo eder batekin igoarazi zuen 21-15ekoa markagailura.
Agoizko pilotaleku dotorea bete zuten zaleak goi mailako ikuskizunik ez baina emozio apur batez gozatu izanaren kontsolamenduarekin hasi ziren alde egiteko prestatzen, baina partidak oraindik beste tentsio dosi bat zeukan gordeta. Batez ere, Larrazabal eta Mariezkurrena, atzean Iztuetaren ezina zigortuz, 21-21 berdintzeko gai izan zirelako.
Azken tantoan urduritasuna nabaritu zen, hala moduzko amaiera batean. Tentsioz betetako piloteo baten ondoren Jakaren bolea bat txapa gainean erori zen ozta-ozta eta Larrazabalek ezin izan zuen ezertxo ere egin pilota jasotzeko. Garaipenak ez zien ihes egin gipuzkoarrei, baina majo sufritu behar izan zuten.
Arrancó la Liga de Naciones
Las vizcainas Olatz Arrizabalaga y Enara Gaminde, representantes de la selección vasca, derrotaron por 2-0 (10-4 y 10-6) a la navarra Goiuri Zabaleta y la riojana Andrea Capellán, que defendieron la camiseta española, en el partido inaugural de la I Liga de Naciones 36 metros que se disputó en el frontón Bizkaia de Bilbo.
Las cuatro pelotaris protagonizaron un partido intenso dominado por Arrizabalaga y Gaminde a partir del 4-4 del primer juego. Las vizcainas engancharon seis tantos consecutivos para adjudicarse el primer set y en el segundo mantuvieron con solvencia la ventaja lograda de inicio ante Zabaleta y Capellán, que arriesgaron para intentar llevar el partido al desempate, pero nunca estuvieron cómodas y acabaron cediendo.
Tras este estreno se celebró la ceremonia inaugural, con la preocupante ausencia de la selección de Bolivia, después de que se les denegaran las visas a sus pelotaris.
La modalidad de pala corta también arrancó ayer. La selección vasca, Gaubeka e Imanol, ganó por 2-1 (14-15, 15-12 y 15-3) a Francia, Necol-Brefel.GARA

El mutismo español clama al cielo de Gernika ante el «perdón» alemán

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV

Tras el fin de la guerra en Ucrania, ¿confrontación Europa-Rusia?
