Jon URBE FOKU

KILOMETROAK JAIA LAZKAORA «IBILIAN-IBILIAN» BUELTATUKO DA 2026AN

2026ko Kilometroak jaialdia urriaren 4an egingo da Lazkaon, 50. urteurrenean. hango ikastolak antolatuta, “Ibilian-ibilian, buelta!” lelopean. Komunitatearen partaidetza sendotzea eta ikastolaren proiektu pedagogikoa indartzea izango ditu helburu. Ikastolako lehendakariak hau adierazi zuen: «Aurrera egiteko gaitasuna erakutsi dugu, eta ziur nago bikain erantzungo dugula!».