Presentziak (II)
Mendebaldeko paisaia-pinturan tradizioa da lurra honela ulertu eta irudikatzea: menperatu beharreko eremu basati moduan edo bere jabearen etekinerako ustiatu beharreko jabetza bezala. Kasu batean zein bestean, oinarrizko ideia da jabetzan eduki, kontrolatu, eta irabazi ekonomikorako esplotatzekoa den ondasuna dela lurra. Kolonialismo egoiliarraren testuinguruan sorturiko paisaia-pinturari dagokionez, berau lurrari buruzko ikuspegi hori lurraldeko jatorrizko herrien genozidioa arrazoitzeko eta indigenen presentzia ezabatzeko zein iraganeko kontu gisa adierazteko erabili da. Baina Ojibwe ikerlari Joseph Mizhakiiyaasige Zordanek esaten digu paisaia-pintura kolonial oro, baita indigenen errepresentazio espliziturik ez dagoen kasuetan ere, presentzia eta jakintza indigenak baldintzatuta dagoela. Izan ere, jatorrizko herriek ere beren ingurunearekin hartu-eman zuzena izan dute; hori bai, Mendebaldeko jarduerekin batere zerikusirik ez duten helburu, mekanismo, eta emaitzekin. Beraz, Mendebaldeko paisaia-margolariek inposatu nahi izan duten ikuspegiaren kontra, landu gabeko lurrik ez da existitu, lur hori bera jadanik gizakien esku-hartzea jasandakoa baita. Ildo horretan, mihisean irudikaturiko paisaian hasieratik iltzaturik egon dira epistemologia indigenak, margolariak haiek aitortzeko gai izan ala ez.

El mutismo español clama al cielo de Gernika ante el «perdón» alemán

López de Gereñu, primer muerto con Juan Carlos I

El sondeo de Lehendakaritza vuelve a dar la victoria al PNV en la CAV

Tras el fin de la guerra en Ucrania, ¿confrontación Europa-Rusia?
