GUNE BABESTU BATEAN EGIN EZIN DEN PROIEKTU BATEN AMAIERA IRAGARRIA

Orain 41 urte Biosfera Erreserba izendatu zuen Unescok Urdaibaiko paraje ederra. Horri entzungor, 2008an bertan Guggenheim museo bat eraikitzeko lehen saiakera egin zuten, eta ordutik gorabehera eta kontraesan frankorekin segitu du egitasmoak, baita jendearen nahiaren kontra ere, azkenean baztertu duten arte.
1984
Unescoren Biosfera Erreserbaren izendapena.
2008-09
Guggenheim museoa eraikitzeko lehen saiakera Sukarrietan. Blanca Urgell Kulturako sailburuak ez zuen proiektuarekin bat egin.
2010
Patxi Lopez lehendakaria: «Urdaibain beste Guggenheim bat zabaltzea ez da soluzio bakarra».
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Guggenheim Urdaibai proiektua planteatu zuen.
2020-21
Gernikan eta muruetan Guggenheim museoak eraikitzeari buruzko berriak.
2022
azaroa • Bizkaiko Foru Aldundiak 40 milioi euro «blindatu» zituen Urdaibain Guggenheim egiteko.
2023
Otsaila • Guggenheim Urdaibai Stop plataforma sortu zen.
Martxoa • Bingen Zupiria, Lakuako bozeramailea, Guggenheim Urdaibairi buruz: «Proiektua bere alderdi guztietan definitzen ari gara».
Maiatza • Urdaibaiko Biosferaren Patronatua: Museo proiektua osatzen zuten zatietako bat onartu zen.
Ekaina • Guggenheim Bilbao Fundazioaren bilera, Cooper Roberts arkitektura enpresaren proiektua mahai gainean.
Uztaila • Museoen proiektuari buruzko bigarren publierreportajea “El Correo”-n. Egun berean, BFAren eta MITECOren arteko 40 milioi euroko hitzarmena sinatu zela jakinarazi zuten.
Urria • Muruetako Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planaren (EKZP) aldaketa. Guggenheim Urdaibai Stop-en manifestazioa.
Azaroa• Guggenheim Urdaibairako aurrekontuetako partida erori zen. Udal eta Estatuko hauteskundeetan, EAJk boto gutxiago jaso zituen eskualdean, gehiengo osoak galdu zituen, bai eta Bermeo eta Mundakako udalak ere.
Abendua • Guggenheim Urdaibai Stop-ek alegazioak aurkeztu zituen Muruetako EKZPren aldaketagatik.
2024
Urtarrila • Guggenheim Urdaibai Stop-ek urriaren 19ko Ministerio Aginduaren aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen. Agindu horren bidez, egun Astilleros Murueta SA dagoen kosta zatiaren babes zortasuna 100 metrotik 20ra murrizten zen.
Urkullu lehendakariak bi urteko hausnarketa aldia iragarri zuen proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko. EAJko hainbat kargudunek berehala zuzendu zuten, ordea. Itxaso Atutxa: «Guggenheim Urdaibai ez da ez gelditu ez hoztu». Bizkaiko Foru Aldundia ere ez zetorren bat: «Bi urteak museoa nolakoa izango den ikusteko izango dira».
Otsaila • Guggenheim Museoa zabaltzeak «arazo larriak» sortuko zituela ohartarazi zuen Ernest Urtasun Kulturako ministroak.
Martxoa-apirila • Bermeoko eta Mundakako udalek proiektua behin betiko baztertzeko eskatu zuten.
Maiatza • Greenpeacek auzitegietara eraman zuen Urdaibai Guggenheim museoa, kostaldeei buruzko legea ez betetzeagatik.
Ekaina • Dalia eraisteko lanak hasi ziren. Bertan museoaren egoitza bat eraikitzea aurreikusia zegoen.
Urria • Manifestazioa Gernika-Lumon, Guggenheim Urdaibai gelditzeko.
Azaroa • Miren Arzalluz Guggenheim Bilbaoko zuzendari izendatua, Juan Antonio Vidarteren ordez.
2025
Apirila • Miren Arzalluz: «Urdaibaiko Guggenheim museoari buruzko iritziak entzuteko jarrera izango dut beti»
Maiatza • Mediterraneoko Hezeguneen Aliantzak «alerta gorria» ezarri zuen Urdaibairako.
Uztaila • Guggenheim Urdaibai Muruetan egiteak sortzen zuen «ezinegon handia» jaso zuten entzute prozesuan.
Iraila • 372 zientzialarik proiektua kritikatu eta Urdaibaiko estuarioa lehengoratzea eskatu zuten.
Abendua • Guggenheimeko Patronatuak Urdaibaiko proiektua baztertu du. Elixabete Etxanobe, Bizkaiko ahaldun nagusia: «Proiektua ez da bideragarria ez epe luzean ez ertainean».

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
