«Sufrimenduarekin bukatzeko» eta Bilbora joateko deia urteko azken ostiralean
Urteko azken ostirala tarteko, Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin zituzten Euskal Herriko hainbat herritan. «Bukaerak eta hasierak» izan zituzten hizpide, eta euskal presoen egoerari irtenbidea emateko garaia dela azpimarratu zuten. Heldu den urtarrilaren 10ean Bilbora joateko deia egin zuten.

Sare herri plataformak eta Etxeratek deituta abenduko azken ostiraleko mobilizazioak egin zituzten ostiral iluntzean Euskal Herriko hainbat herritan, espetxe politikaren ondorioek eragindako sufrimenduarekin amaitzeko eta presoak etxera ekartzeko aldarria berriro plazaratuz.
«Urtea bukatzear da, eta bada garaia sufrimenduari ere bukaera emateko», adierazi zuten antolatzaileek. Azaldu zutenez, gizarteko arlo askotan zikloak ixten diren bezala, presoen auzian ere, «arbitrariotasunarekin eta injustiziarekin bukatu» eta «elkarbizitzari, elkarrizketari eta eztabaida osasuntsuari ateak irekitzeko garaia da. Urtarrila irekiera eta hasierara josita dator».
Sare eta Etxeraten esanetan, azken hamarkadetan askotariko sufrimenduak bizi izan dituzte herritar askok: «Ezagutu ditugu torturak, espetxeak, kolpeak, mehatxuak, zigor ekonomikoak». Era berean, gogoratu zuten oraindik ere «badaudela eskumuturrekoak, lan baimenak, hirugarren graduak, baldintzapeko askatasunak, eta badaude noiz aterako diren ez dakigun presoak». Horregatik, uste dute ezin dela egoera hori gehiago luzatu: «Bukatu nahi dugu sufrimenduarekin. Bada garaia. Presoak etxean, presoak kalean nahi ditugu. Nahikoa ordaindu dute. Nahikoa eta gehiegi», azpimarratu zuten.
Bide horretan, Bilbora begira jarri ziren urteko azken ostiralean Sare eta Etxerat, urtarrilaren 10ean “Ezin da gehiago luzatu” lelopean izango den mobilizazio nazionalari hain zuzen. «Bilboko kaleek, Bilboko deiadarrek, Bilboko milaka borondateek eraman ditzatela arduradunak legeak betetzera, justizia egitera, presoak etxera ekartzera. Etxea merezi, nahi eta behar dutelako», nabarmendu zuten.
Manifestazioa 17.00etan abiatuko da La Casillatik.
«EZIN DA GEHIAGO LUZATU»
Urtarrilaren 10ean, larunbata, Sarek milaka pertsona biltzea espero du Bilboko kaleetan, “Ezin da gehiago luzatu” lelopean.
«Asko luzatu den eta sufrimendu handia eragin duen prozesuaren azken zatia bideratzea» eskatuko du Sarek, oraindik 126 euskal preso daudela azpimarratuz: 123 Euskal Herrian eta hiru frantziar Estatuan. Gainera, 63k bigarren graduan jarraitzen dute, nahiz eta zigorraren erdia bete duten, hau da, «hirugarren gradura igarotzeko legeak eskatzen duen kondenaren zatia».
Presoen laurden batek zigorraren zati handi bat beteta duela gogoratu dute Sareko kideek.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
