Eraikuntzako langile bat hil eta bigarren bat larriki zauritu da Urruñan
Obra bateko langile bat hil zen atzo Urruñan lan ezbehar batean, eta bertze bat larri zauritu zen, Kazeta-k jakinarazi zuenez. Lapurdiko herri horretako Xukutun auzoan gertatu zen lan istripua, goizeko bederatziak eta laurden inguruan, Duhalde enpresa eraikitzen ari den ur biltegi bateko lanetan. Duhalde enpresa Euskal Hirigune Elkargoaren eskakizunez eraikitzen ari da ur biltegi hori.
Larrialdi zerbitzuak lehenbailehen joan ziren ezbeharra gertatutako tokira, baina ezin izan zuten behargina suspertu. Gainera, bigarren langile bat larriki zauritu zen lan istripuan. Ipar Euskal Herriko erakundeak jakitera eman zuenez, helikopteroz eraman behar izan zuten, Baionako Euskal Kostako Ospitalean arta zezaten.
LANAK GELDIRIK
Polizia judizialak eta lan ikuskaritzak istripuan gertaturikoa argitzeko ikerketa plantan eman zuten. Horretaz gain, lan istripuaren lekuko izan ziren lankideei arreta bermatzeko zelula psikologikoa ezarriko zuela azaldu zuen Duhalde enpresak.
Ikerketaren ondorioak ezagutu bitartean eraikuntza lanak alde batera utzi dituzte.
2026a estreinatu berri dugun honetan langile batek bizia galdu du, beraz, bere lanpostuan. Agurtu dugun 2025ean 74 langile hil ziren lanean ari zirela, eta 2024an, bertze 64.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
