Euskaldunek, sei domina Skimoko Espainiako Kopan
Eskaladako eta Mendiko Kiroletako Espainiako Federazioak (Fedme), Cerlerreko eski estaziora (Aragoi) eraman du Mendiko Eskiko Espainiako Kopa. Joan den asteburuan “esprint” eta “bertikal” modalitateetako probak jokatu ziren. Euskal kirolariek sei domina lortu zituzten.
Esprinteko lehiei dagokienez, larunbateko giro nahasia lasaitzean, eskiatzaile katalanek nagusitasun handia erakutsi zuten. Emakumezko seniorretan Anna Huguetek irabazi zuen, eta Uxue Loizu seigarren sailkatu zen. Mutiletan, Gael Alvarez del Val izan zen garaile, Eric Baños bigarren, eta Aitor Ugarte hirugarren.
Beste bi brontze eskuratu zituzten Kai Lopez eta Ane Rubio euskal eskiatzaileek, 14 eta 16 urtez azpikoen kategorietan, hurrenez hurren. Nagore Azanzak laugarren amaitu zuen, 16 urtez azpiko proban.
BERTIKALA
Igandeko eguzkitan lasterketa bertikalak egin ziren. Anna Huguetek berriro irabazi zuen emakumezkoetan. Bi euskal ordezkari lehen hamarren artean ziren: Igone Campos laugarren eta Andrea Zarranz hamargarren.
Gizonetan, Antonio Alcaldek erakutsi zuen espezialista handia dela. Jordi Alis iritsi zen bigarren eta hirugarren, Daniel Izquierdo. Aitor Ugartek seigarren bukatu zuen eta Asier Labairuk, zazpigarren.
Kai Lopezek ezin izan zuen podiumera igo 14 urtez azpikoen mailan; laugarren izan zen. Ane Rubiok berriro brontzea eskuratu zuen 16 urtez azpikoetan. Azkenik, Jon Razkinek eta Loic Thevinek zilarrezko domina bana lortu zuten 23 eta 40 urtez azpikoetan.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
