Lan baldintza duinen alde mobilizatuko dira Zubietako erraustegian
Zubietako erraustegiko langileak urtebetez Ekobal enpresarekin negoziatzen aritu dira, Gipuzkoako kale garbiketako hitzarmenak barnean hartzen ez dituen erraustegiko langileen lan baldintza bereziak eta zehatzak arautzeko; baina, LABek ohar batekin salatu duenez, hasierako egoerara itzuli dira langileak, «jasan behar dituzten lan baldintza penagarriak aitortzeko borondate ezagatik».
LABen ustez, GHKren eta Ekondakinen «borondate falta» dago horren atzean, eta Gipuzkoako Foru Aldundia da «arduradun nagusia».
LABen esanetan, langileek sektoreko hitzarmenean «arautu gabeko txandakatze, arrisku eta toxikotasun handia» dauzkan ingurune batean egiten dute lan, eta «babestu eta ordaindu gabeko» kondizioak dituzte.
«Enpresak 12 ordura arteko lanaldi jarraituak egitera behartzen ditu berez osasunerako kaltegarria den 24/7 txanda sistemako langileak, aurreko edo hurrengo txandako langileak lanera ezin badira joan. Hori gutxi balitz, mantentze lanetako langileak asteburuetan erreten zerbitzua egitera ere behartzen ditu enpresak, arautu eta ordaindu gabeko zerbitzu eta prestasuna ezarriz», azpimarratu du sindikatuak.
Langileek eskatzen zaien txandakatze sistema eta etengabeko prestasuna aintzat hartuko eta arautuko dituen hitzarmena eskatzen dute.

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén
