Urruñako lan istripua salatzeko elkarretaratzera deitu dute sindikatuek
Hilaren 8an langile bat hil zen Duhalde enpresa eraikitzen ari den ur biltegi batean, Urruñan, eta bigarren bat larriki zauritu. Lan istripuei erantzuteko protokoloak aurreikusten duen moduan, elkarretaratzea antolatu dute LAB, CGT, FSU eta Solidaires sindikatuek ostiralean Uztaritzeko Duhaldeko biribilgunean, 13.00etan.
Polizia judizialak eta lan ikuskaritzak istripuan gertaturikoa argitzeko ikerketa jarri zuten martxan. Ikerketaren ondorioak ezagutu bitartean eraikuntza lanak bertan behera utzi dira.
LAN ISTRIPUA SANTURTZIKO PORTUAN
59 urteko behargin bat zauritu zen astelehen arratsaldean Santurtziko portuan. Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, sabai leihoa hondatu eta pertsona hori lokal baten barrura erori zen. Gizona erreskatatu ondoren, anbulantzia medikalizatu batek Gurutzetako ospitalera eraman zuen zauritua.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
