Musikaren ordezkapenak
DIY filosofiaren onurak erakargarriak dira. Gorputzak ordezkaezinak dira. Azkazalak moztu ahala hazi egiten dira, baina hanka moztuko bagenu, ordezkapen bakarra bilatu dezakegu plastikozkoa edo burdinazkoa jarrita. Ez da, aldiz, gauza bera.
Pertsona guztiak ordezkagarriak gara, ezinbestekorik ez dago. Legezko ordezkari politikoak sistemak ezarritako hauteskundeetan aukeratzen dira, baina eredu duinena al da gizakiarentzat sufragio (ez horren) unibertsala?
Poliziak ordezkatzeko beste figura unibertsal batera joko nuke: ez poliziarena. Ditugun polizia guztiak hertsatzaileak dira eta. Gizarte libre batean erakunde hertsatzaileak sobera daude, zapalketa delako. Gainera erakunde polizial guztiek eta haiek indarrean jarri dituztenek beti dute arrazoi, nahiz eta arrazoirik ez eduki. Beraz, poliziarik gabeko bizitza erosoagoa izango litzateke. Euren musikarekin desagertu balira nahiago, entelekia eskatzen ari naiz. Inoiz ordezkatuko al dituzte adimen artifizialarekin sortutako abestiek benetako musika sortzailearen kantuak?
Spotifyri egin dioten kantu kopiaketak (lapurreta ez, zeren Israelekin negozioak egiten dituen musika plataformak mantentzen baititu oraindik kantuok) ezin izango du ordezkatu Spotify ahalguztiduna, baina efektu kolpea ederra izan da Anna's Archive hacker kolektiboak emandakoa.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
