Proposatutako gutxieneko soldata baztertu du gehiengo sindikalak
Lanbide arteko gutxieneko soldatak (LGS) %3,1 igotzeko eta hilean 1.221 euroan kokatzeko proposamena baztertu egin dute ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxaldek. Salatu dutenez, espainiar Gobernuak proposatutako LGSa eskas geratzen da Hego Euskal Herriko langile klasearen beharrei erantzuteko.
Sindikatuek azpimarratu dutenez, zenbateko horrekin «ezinezkoa da Hego Euskal Herrian duintasunez bizitzea, are gutxiago etxebizitzaren edo elikagaien prezioek azken urteetan izan duten gorakada kontuan hartuta».
Ohar batean gogorarazi dute azken hilabeteetan bi bide landu dituztela gutxieneko soldata bertan erabaki dadin: batetik, herri ekimen legegile bat aurkeztea Gasteizko eta Nafarroako parlamentuetan eta, bestetik, lanbide arteko akordio bat lortzea EAEn Confebaskekin eta Nafarroan CENekin.
Herri ekimen legegileak ia 140.000 sinadura bildu zituen, baina legebiltzarrek proposamena eztabaidatzeko aukera bera ere ukatu zuten. Patronalek, berriz, negoziatzeari uko egin diote.
Sindikatuen iritziz, gutxieneko soldata «funtsezko tresna da gizarte kohesiorako, eta lan baldintza prekarioak dituzten milaka langile pobreziatik ateratzeko ere balio dezake». Gutxieneko soldata Lakua eta Iruñeko gobernuen eskumenean egotea eta 1.500 euroan ezartzea exijitu dute.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
