ekaitz hotz eta zuriaren joa estatu batuetan
Elur eta izotz denborale bat Ameriketako Estatu Batuetako hamar bat estatu gogotik astintzen ari da, eta gutxienez 34 dira hildakoak.

Donald Trumpekin eta haren ateraldiek sortzen dituzten ekaitzekin nahikoa ez, eta AEBn denborale meteorologiko latza pairatzen ari dira azken egun hauetan. Tenperatura izugarri hotzak eta elurte handiak utzi ditu herrialdearen parte handi batean: Texas, Kansas, Kentucky, New York, Michigan, Ohio, Ipar Carolina, Massachusetts, New Jersey... Eta ez dirudi ekaitza epe motzean erretiratuko denik, gutxienik aste osorako aurreikuspen makurra eman baitute meteorologia zerbitzuek. Trafikoan (errepideetan eta aireportuetan) eragozpenak oso nabariak dira, milaka lagun argindarrik gabe geratu dira -hortaz, argirik eta berogailurik gabe-, eta kale gorrian bizi direnak ari dira bereziki sufritzen egoera. Atzoko datuen arabera, dagoeneko 34 lagun hil dira hotzak jota herrialde osoan. «Arrisku handiko egoeratzat»&flexSpace;definitu dute agintariek. Ekaitzak gogorren astindu duen estatua New York da, eta izen bereko hiriko alkate Zohran Mamdanik atzo jakinarazi zuen zortzi herritar zendu direla han. «Ezin dugu ziur esan zein izan den heriotza horien zioa, baina esan dezakegu hildako guztiak, zortziak, kalean zendu direla», azaldu zuen.

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
