sokatira
300 kiloko lehen jardunaldiari jarraipena emango zaio
Pasa den igandean hasi zen Lauko Txapelketa 300 kiloko mailan, eta lehen jardunaldiari gaur emango zaio amaiera Bilbon. Izan ere, lau multzo dira, eta bi saioetan jokatu beharko dute, 320 kilokoarekin gertatu zen bezalaxe.
17.00etan hasiko da saioa, eta A eta B multzoetakoen txanda izango da. A multzoan, Sokarri C, Ibarra B, Baigorri, Nabarniz eta Basaburua-Imotz arituko dira, eta, B multzoan, berriz, Ñapurrak A, Iparralde A, Ibarra A, Berriozar eta Txantrea izango dira nor baino nor arituko diren taldeak.
Hasteko, multzo bakoitzean ligaxka jokatuko da. Gero, berriz, bi multzoetako taldeak gurutzatuko dira postuak erabakitzeko. Finala multzo bakoitzeko lehen sailkatuen artean jokatuko dute.

Sujets du jour
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Babestutako edukiak
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

Culture
«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

Sujets du jour
«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

Sujets du jour