Bilbo

Unai Baztarrika eta Jon Obeso garaile, Blas de Otero Poesia Sariketan

Jon Obeso Ruiz de Gordoa idazle donostiarraren «Invención de la piel» lanak jaso du, aho batez, Blas de Otero-Villa de Bilbao Poesia Sariaren seigarren edizioko saria, gaztelaniazko sailean. Euskaraz idatzitako lanen artean, Unai Baztarrika Otegiren «Arrakalak» poesia liburua izan da irabazlea. Poesia sariketak gaztelaniazko 443 lan jaso ditu, eta 17 euskarazkoak.