Oier ARANZABAL
ZUZEU. Oier Aranzabal, 2014/1/14

Zertarako balio izan du Bilbokoak?

(...) Manifestazioek ezertarako ez dutela balio diotenak ixiltzeko balio izan du, besteak beste, Bilbokoak. Ez baita izan urteroko presoen manifestazioa (hau gutxiesteko asmo zipitzik gabe), Madrilen eta Euskal Herriko gehiengoaren arteko xake partidako jokaldia baizik. Jakina da Estatua eroso dagoela tableroa bere horretan, ezker abertzaleak (eta orokorrean gehiengo subiranistak) unilateralki emandako pausuei jaramonik egin gabe. Baina EPPKren adierazpenarekin, eta osteko euskal preso ohien prentsaurrekoarekin, eskuin muturraren baitan piztutako arrakalak medio, tableroan fitxa mugitzera behartuta sentitu zen gobernua Tantaz Tanta manifestazioa debekatuz. Eta honen aurrean, EAJk eta Ezker Abertzaleak erreflexu onak izan dituzte (...).

Bilbokoak tablerotik kanpo daudenei lotsak ateratzeko ere balio izan du. Begirale huts direnak, nahiz eta, eszenatoki berria gogoan izan eta berau bizi, manifestazioan egon ez izana justifikatu ezinda dabiltza. EAJri harrika eginaz, gutunak idatziz Parlamentuko Presidente Bakartxo Tejeriari, Manifestazioa zein «kaltegarria» izan zen oroitaraziz edo eta Odon Elorzak egin bezala iritzi artikulu oso arraroak idatziz.

Xake partidako azken mugimendu honek, goibel zen gehiengo subiranistarengan ilusioa pizteko balio izan du. Eta erakutsi du halber, Estatua aldebakarreko erabakiekin mugiarazi daitekeela, eta honek mugitzen denean hanka sartzeko aukera asko dituela. Gero, hanka sartze horiei nola errenta atera da kontua(...).

Bilbokoak euskal gatazka agenda nola politiko, hala mediatikora eraman du, halabeharrez. (...)