Txekiako Gobernuaren programak hazkunde ekonomikoan du oinarri
Hazkunde ekonomikoa, enplegua eta aurreko eskuineko gobernuak ezarritako murrizketak mugatzea izango dira Txekiar Errepublikako gobernu berriaren helburu nagusiak. Milos Zeman presidenteak Bohuslav Sobotka lehen ministro izendatu zuen atzo. Zemanek -Sobotkaren etsai politikoa- ez zuen aukera galdu kritikak jaurtitzeko. «Sei akats orrialde eta erdiko agiri batean (gobernu berriaren izenak jasotzen zituena) nahikoa da. Ez du erakusten gobernuan ikusi nahiko genukeen profesionaltasuna», adierazi zuen.
CSSD alderdi sozialdemokratak, ANO populistak eta KDU-CSL kristau-demokratak osatzen duten gobernu berriak krisi politiko luzeari amaiera jarri dio, ekainean eskuineko gobernuak konfiantza mozioa galdu zuenetik behin-behineko gobernua izan delako.
Helburuak lortzeko zergak igotzeko asmoa du, aldi berean defizita igo gabe.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
