'Aldiketa' garaia
Alde askotatik da garrantzitsua atzo Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak Bilbon egin zuen agerraldia; eta, bereziki, adierazi zutena. Hasi da armagabetzea, eta ETA eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordea ados daude, mamian eta erritmoan. (...)
Armagabetzea hastea garrantzitsua da, aro baten aldaketa dakarrelako.
Azken bi urteotan, behin baino gehiagotan adierazi du ETAk prozesuan pausoak emateko borondatea, eta hori esatearekin batera, beste alde eta eragileei jarrera bera edukitzeko eskatu izan die.
Borondatea eta jarrera adierazteko alditik borondatea egitate bihurtzeko, gauzatzeko aldira igaro da ETA (...).
Besteei mugi daitezen eskatzeko orduan, arrazoiz edo, nahiago bada, egitatez kargatu da ETA. Pausoak ematea da borondatea erakusteko modurik argi eta eraginkorrena, eta hori egin du ETAk. Ulergarria da, oso ulergarria, herritar askok kezka agertzea atzo erakutsi zigutenaren pisuaz (...). Lehen pausoa izan da, sinbolismo handiarekin egindakoa, atzetik beste batzuk izango dituena. (...)
Aldien aldaketa garai honetan, Espainiako eta Frantziako gobernuek pentsatu behar dute ezin dutela segitu ezer gertatu ez balitz bezala, beti ezezko iraunkor eta aldaezinean.
Atzokoa bezalako urrats gehiagok erraztu beharko lukete bi gobernu horien jarrera aldatzeko ezinbesteko den akordioa, Euskal Herriko era guztietako eragileen artean egin beharko litzatekeena, alderdikeriak eta errentagarritasun kalkuak alde batera utzita.
Herritar askok atzo bezalako asko eta astunagoak nahi dituzte, baina baita ere mugitu nahi ez duten gobernuak mugitzera behartuko dituzten jokabide sendo eta bateratuak.
Arduraz jokatzeko garaia da, denok, nork bere eginkizunean.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
