«Bestela, etorri eta ikusi»
Auzitegi Nazionalean gertatua: etorri da serio demonio peritua, eta pisuzko froga bat eman du: auzipetu bati atzeman omen zioten agiri bat hau zioena: «harro nago borroka armatuari ekiteaz», gaztelaniaz esana, noski. Egiaztatu dute agiri hori, eta honako hau idatzi zuen: «Ezker Abertzalearen partaide izateaz harro nago». Auzitegi Nazionaleko itzulpen zerbitzuek izaniko lapsus bat izan zitekeen, eta horretan geratu, akusazioak hain larriak ez balira. Lagin bat baino ez da. Urriaren 17tik bost hilabetez goizaldeko ordu txikitan, espetxe zigorren mehatxupean, Somosierra elurtua iragan behar izan duten 34 euskal herritarrek pairatu behar izan dutenaren lagin bat baino ez. (...) Akusazioek epaiketa osoan ez dute froga bakar bat ere aurkeztu auzipetuen kontra. Zigorrak arinduta, puxikari haizea kendu diote. Baina epaia bidezkoa izango bada, ez du beste aukerarik: libre.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
