Jon LEUNDA

Biarritzek oraindik dituen itxaropen apurrei eutsi nahi die

Matematikoki aukera apur batzuk oraindik baditu Biarritzek Top 14ari eusteko, baina oso zaila-dauka. Horretarako geratzen diren partidak irabazteaz gain, aurrekoek huts egin beharko lukete.

Gaur 20.45ean Oyonnax hartuko du Agileran. Bere garaian zelaiaren egoera txarra zela-eta atzeratu zen norgehiagoka. Partida garrantzitsua izango da, izan ere, frantsesak ere zuloan daude, eta itxaropen apurrei eusteko balioko luke garaipenak. Irabazita mesede galanta ere egingo lioke Avironi Biarritzek.

Ligan orain arte sekulan ez dira neurtu Biarritz eta Oyonnax, bai aldiz aurten Amlin European Challengen, eta orduan lapurtarrek 26 eta 6 irabazi zuten. Udan ere jokatu zuten, eta Biarritzek 19-7 irabazi zuen orduan.