Biharamunean
Andonik Andina erail eta biharamunean faltan bota dut hainbat komunikabidek beste askotan erabili izan ohi duten «de origen...» famatua. Gustura jakingo nuke hiltzaile honen kultura, erlijio eta bizimoldea zein den, eta horrek hilketan izan duen eragina, baina gu ta gutarrona izaki, ez dugu molde horretako idatzirik irakurriko.
Andonik Andina erail eta biharamunean hurrengo elkarrizketa entzun dut metroan, hitzez hitz transkribatu dezakedana: «Jo tía, a mi me gusta que mi novio sea celoso, no en plan loco, claro, pero que se preocupe por saber con quien hablo, con quien quedo, y se enfade si quedo con un chico, eso demuestra que me quiere. Si le diera igual, ¿que pensaría?». (...) Oraindik ere badago norberaren askatasuna bikotekide jeloskorraren kerietan bukatzen dela uste duen neska gazterik.
Andonik Andina erail eta biharamunean Kate Winsletek sari bat jaso behar duela dioen berria azaltzen duen argazkiaren oinean zera idatzi dute egunkari batean: «Kate Wynslet aun debe recuperar su figura».
Andonik Andina erail eta biharamunean goizean goiz jaiki, eta amets baten papurrak gogoratzen nituen: kaletik nindoan, denak normal zirudien, neguko beste egun triste bat, baina emakumeak gizonez jantzita zihoazen, eta alderantziz. Ez ziren inauteriak, ez zen jai girorik somatzen, neguko beste egun triste bat zen, hori bakarrik, baina gonak, takoiak eta ezpainetakoak guk generamatzan, prakak, aldandorak eta bizarrak haiek. Haiek gu, gu haiek. Denok nahasian.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
