Harri-jasotzea
Irigoien Azpeitian egongo da Izeta gaztearen zain, apustua egiteko
Aimar Irigoien Azpeitiko Mendizabal jatetxean egongo da gaur Izeta IV.aren zain, 19.00etatik aurrera. Errezildarrak pasa den astean bota zion desafioa zarauztarrari, eta orain ikusiko da apustua gauzatzen den edo ez.
Irigoien prest dago hasi 125 kiloko edozein harri motatik eta hortik gorako edozeinekin jokatzeko. Gainera, arroa erdiko abantaila ere emango lioke; hau da, 6,250 kiloko aldea izango litzateke. Lana, berriz, hamar minutuko hiru txandatara jokatu nahiko luke.
Badirudi, gainera, Izeta IV. agertu agertuko dela, eta hor eztabaidatu beharko dute guztia. Ostean jakingo da jende askok oso gustura ikusiko lukeen apustua egiteko inongo modurik izango den edo ez.

Opinion
Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Euskal Herria
Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Sujets du jour
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Sujets du jour
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Sujets du jour