Ikusmin handia piztu du Aiako norgehiagokak
Emakumezkoen arteko giza-probako apustua jokatuko da gaur gauean, 22.00etan Aiako probalekuan. Bertan, Ibarra eta Astigarragako Emarri taldeak lehiatuko dira. Alde bakoitzak 1.500 euro jokatuko ditu dirutan. Desafio honek sekulako ikusmina piztu du, eta harmailak erabat beteko dira.
Talde bakoitza zortzi lagunez osatuta joango da, eta 550 kiloko harria erabiliko dute. Hamar minutuko bi txanda izango dituzte lanerako, eta tartean beste hamar minutuko txanda izango dute atsedenerako. Pisaketa, berriz, 20.00etan egingo dute. Bi taldeak, gainera, batera arituko dira lanean, eta horrek emozioa handitu egingo du.
Bi ekipoak oso ongi prestatuta daudela adierazi dute bi taldeetako ordezkariek, eta lan ona egiteko asmoarekin doaz Aiara. Taldekako giza-proba modan jarri den kirola da, eta sekulako animazioa izango da gaur gauean. Bi herrietan ikusmin handia piztu du, eta ez da animo faltarik izango, bien jarraitzaile asko bertaratuko baita.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
