J.L.
sokatira

Goiherri taldeak agerian utzi du gainerakoei kentzen dien aldea

Goiherri taldea erabateko nagusitasuna erakusten ari da aurten, txapelketa osoan zehar. Jokatu diren hiru mailetan txapela lortu ostean, ikusgai zegoen 580koan zer egin zezakeen, baina oraindik eta errazago lortu zuen garaipena, Getxon jokatu zen lehen jardunaldian.

Erandioko taldeak oso erraz menderatu zituen aurrean izan zituen talde guztiak, eta sailkapeneko lehen postuan amaituzuen, txapela lortzeko lehen urratsa emanez.

Gaztedi sailkatu zen bigarren postuan. Berdeekin galdu egin zuen, baina gainerako talde guztiak mendean hartu zituen, eta bigarren postu hori eskuratzeko bidea egiten hasi da.

Hirugarren postuan, berriz, Goiherri B sailkatu zen. Erandioko bigarren taldeak oso lan ona egin zuen. Gaztedi mistoa eta Getxo menderatu zituen, eta beste taldeekin galdu egin zuen, baina egindakoak hirugarren postua eskuratzeko balio izan zion, eta horixe izango da Erandioko bigarren taldearen helburua.

Laugarren postuan Gaztedi mistoa sailkatu zen Getxo taldea bakarrik menderatuta, eta azken hauek itxi zuten sailkapena, saioko tiraldi guztiak galdu ostean. Gaztedi mistoa neskekin eta mutilekin osatutako taldea da. Lau neska eta lau mutil daude ekipoan.

Sailkapenari begira, puntuak honela banatu ziren: Lehenengo Goiherri B 5 punturekin, bigarren Gaztedi 4 punturekin, hirugarren 3 punturekin Goiherri B, laugarren Gaztedi mistoa 2 punturekin, eta azkena geratu zen Getxo puntu bakar batekin.

Bigarren jardunaldia datorren larunbatean jokatuko da Berangon. Goiherrik han berriro irabazten baldin badu, txapela beretazat izango da. Azkeneko jardunaldia, berriz, San Inazio egunean, uztailaren 31ean, alegia, jokatuko da. Orain arte lekurik izan ez badu, jadanik topatu dute, eta aurtengo txapelketako azkeneko jardunaldia Laukizen jokatuko da.