Aitor Furundarenak eta Pascal Battusek tortura izango dute gogoan gaurko emanaldian
Oinak San Telmo museoan jarrita eta gogoan tortura hartuta eskainiko dute gaur Aitor Furundarena akordeoi joleak eta Pascal Battus elektroakustikariak «Errai suntsituen memoria» emanaldi esperimentala.

Esperimentazioaren eta inprobisazioaren bideak jorratzera datoz gaur Aitor Furundarena akordeoi jolea eta Pascal Battus elektroakustikari frantsesa Donostiara. San Telmo museoaren gerizpean, «Errai suntsituen memoria» emanaldia eskainiko dute Jazzaldiaren programazioaren barnean.
Musikariek torturaren gaia landu nahi izan dute lan berri honetan: «Torturaren gaia unibertsala da, gizateriaren drama izugarria, eta musika eta soinuen unibertsoa guztiz egokia da halako sentimendu leherketak azalarazteko», azaldu dute. Emanal- diaren ardatza musika izango bada ere, lau idazleren testuek lagunduta ireki nahi dute hausnarketarako bidea. Wkislawa Szymborska, Mario Benedetti, Aitor Esnaola eta Joxemari Carrereren idatziak, zehazki.
«Irrazional eta basatia»
Furundarena eta Battus-ek lehendabiziko aldiz eskainiko dute «Errai suntsituen memoria» eta «hausnkarketa arrazional eta basatia» izango dela aurreikusten dute: «Ez da mugarik, ez neurririk, ez araurik. Hori da inprobisazio librea, instintua datorren bezala agerraraztea». Akordeoiaren doinuak eta musikari frantsesaren elektroakustikak «atmosfera, espresibitate, kolore eta emozio esperientzia berria» eskainiko dutela ere aurreikusten dute.
Emanaldia eguna iluntzearekin batera hasiko da, 23.00ean, San Telmo museoan.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
