Katalunia, bost amaiera posible
Madrilen bizi den Fernando Betancor ekonomilari iparramerikarrak bost amaiera posible ikusten dizkio Kataluniak bizi duen egoerari, eta horietako bakoitza gauzatzeko ikusten dituen aukerak ere finkatzen ditu. Artikulua bere blogean idatzi zuen ingelesez eta Vilawebek osorik itzuli du. Analisia apirilekoa da, baina bete-betean erantzuten dio orain Katalunian bizi den egoerari. (...)
Kolaborazioaren aukera. Erreferenduma eta prozesu independentista bertan behera uztea eta Estatu espainiarraren egungo egoera onartzea. Betancorrek %0 aukera ematen dio egoera honi.
Veneto aukera, erreferendum ez ofiziala. Erreferendumaren debekua eta kontsulta debekuaren gainetik egitearen tarteko aukera litzateke. Ez litzateke ofiziala, baina Espainiako Gobernuak ezikusiarena egingo luke. (...) Aukeren %10 ematen dio.
Aukera krimearra. Erreferenduma egitea, baimendu gabe bada ere. Bere ustez hau da Artur Masen aukera gogokoena katalanek euren iritzia eman dezaten. Gainera, Betancorren esanetan, estatu batetik aldentzeko biderik ohikoena da. Espainiak gogor erantzun lezake eta aukera zabala luke horretarako (...) Aukeren %45 ematen dio hautu honi.
Plebiszitu hauteskundeak. Madrilgo debekuari erantzunez hauteskunde autonomikoak aurreratzea. Hauteskundeetako gai nagusia erreferenduma litzateke eta haren aldeko kanpaina egingo luke, adibidez, CiUren eta ERCren arteko zerrenda bateratuak. Egilearen ustez, herritarren botoa egungo Espainiako legedia urratu barik agertuko litzateke eta aukera sendoak ikusten dizkio (%40) hautuari. (...)
Aldebakarreko independentziaren aldarrikapena. Espainiak bere bideak itxita, erreferendumik gabe edo hauteskunde aurreratuen ondoren emango litzateke. Aukera muturrekoena litzateke eta egileak aukeren %5 bakarrik ematen dio.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
