Musika

Black and Basque jaialdia asteburuan Baionan

Iritsi da Black and Basque jaialdia Baionara. Kultura afroamerikarrak eta euskaldunak bat egingo dute asteburu honetan. Hainbat diziplina jorratzen ditu jaialdiak, eta belaunaldi desberdinak batzen ditu. Laurent Garnier, Crame, Angelique Kidjo, FFF, Troublemakers, Artmelody, Flox, Damba eta Sister Simoneren emanaldiak izango dira. Musikaz gain arte garaikideaz, arte grafikoaz, argazkigintzaz, zinemaz eta dantzari lotutako hainbat ekitaldiz gozatu ahal izango da gaur hasi eta igandera bitartean luzatuko den jaialdian. Hitzaldiak ere antolatu dira.