Alonsotegin abiatuko da Lauko Euskal Herriko Txapelketa
Goma Gaineko Lauko Txapelketa abiatuko da gaur Alonsotegin, han jokatuko baita aurreneko jardunaldia. Mutilak 320ko mailan arituko dira, eta neskak, berriz, 260koan, 17.00etan.
320koan bi multzotan banatuta arituko dira taldeak, eta bi jardunaldiko ligaxka jokatu ostean, bakoitzetik hiru onenek lortuko dute finala jokatzeko txartela.
Ñapurrak, Murueta A, Sokarrola A, Ibarra, Urruña, 6 Conceyos eta Aguraingo izango dira A multzoan parte hartuko duten taldeak. B multzoan, berriz, Murueta B, Sokarrola B, Ibarra B, Sokarri, Iparralde eta Baigorri izango dira lehian.
Nesken 260koan bost talde bakarrik arituko dira, eta hauek hiru jardunaldiko ligaxka jokatuko dute. Badaiotz, Bizindar, Ibarra, Gaztedi A eta Gaztedi B izango dira parte hartuko duten taldeak.
Mutilen artean berrikuntza bat baino gehiago dago, hemen agertzen baitira aurreneko aldiz Atzera, Aguraingo eta Sokarrola taldeak, baina falta direnak ere badira, Abadiñok ez baitu talderik aurkeztuko. Dena dela, berdeak zortziko txapelketan izango dira, edo hori da behintzat uste dena. Nesken mailan ez da berrikuntzarik izango.

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda
