Istripua

Gizon bat hil eta beste bat zauritu da Igorren bi ibilgailuren arteko talkan

Bilboko 41 urteko gizonezko bat hil zen eta beste lagun bat zauritu, atzo, Igorre parean, N-240 errepidean auto batek eta kamioi batek talka egin ondoren. Lakuako Segurtasun Sailak eman zituen xehetasunak: istripua 12.40ean gertatu zen eta kolpearen ondorioz Ford Mondeo autoan zihoazen bi lagunak zauritu ziren. Horietako bat suhiltzaileek atera behar izan zuten eta anbulantzian Galdakaoko erietxera zeramatela hil egin zen. Errepidea moztu egin zuten Gasteizko noranzkoan eta Ertzaintzak trafikoa desbideratu zuen Igorre erdialdea zeharkatzen duen bidetik. Horrek ilarak sortu zituen.