Avironek kanpoan ahalik eta azkarren esnatu behar du
Talde zuri-urdinak Stade Rochelaisen zelaian jokatuko du gaur, 18.30ean.

Bi asteko atsedenaren ostean, hemen da berriro Top 14a. Avironek garrantzi handiko neurketa jokatuko du gaur Stade Rochelaisen zelaian, 18.30ean. Frantziarrak une honetan jaitsierako postuan daude, baina Baionako taldeari bi puntuko aldea baino ez dio ateratzen; beraz, gaur talde lapurtarrak galtzen badu eta beste emaitzak ere eurentzat onak ez badira, jaitsierako postuetan amai lezake hamabigarren jardunaldia.
Jokalariei begiratuta, Aviron gaurko aurkaria baino gehiago da, eta horrela izan beharko luke, baina zuri-urdinek kanpoan jokatzen dutenean agertzen dira kezkak eta urduritasunak, etxetik kanpo ez baitute emaitza onik lortzen.
Gaur irabazteak sekulako balioa izango luke. Alde batetik, Jean Dauguerren jokatzen ez dutenean ere irabazteko gai direla erakutsiko bailiokete jendeari, baina baita euren buruari ere, eta azken batean hori izango da garrantzitsuena. Horrez gain, mailari eusteko borroka horretan duen aurkari zuzenetako bat atzean uzteko modua ere egingo luke, eta horrek berak ere sekulako indarra eman beharko lioke talde zuri-urdinari.
Noriega entrenatzaileak deialdiaren berri eman du eta jokalari hauek sartu ditu: Igiñiz, Van Rensburg, Argansese, Etrillard, Jgenti, Lapeyrade, Muller, Fa'aoso, Senekal, Chisholm, Ancelly, Chouzenoux, Monribot, Haare, Olivon, Loustalot, Rouet, Stwart, Feranandez, Foketi, Rokocoko, Ugalde, Whitelock, O'Connor, Bustos Moyano eta Spedding. Cedric Marchat izango da norgehiagokako epailea.
Pro 2 Mailan, Biarritzek pasa den astean Ageni irabazi egin zion, eta berriro ere gauza bera egin beharra dauka. Narbonan jokatuko du bihar, 15.00etatik aurrera.

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
