Final-laurdenei begira jarri nahi bada, irabazi egin behar
Avironek Connacht taldearen zelaian jokatuko du, harrobiko jokalari ugarirekin.

Pasa den astean etxetik kanpo berdindu ostean, gaur beste erronka bat izango du Avironek, nahiz eta gaurkoa ez den ligakoa izango, European Challengekoa baizik. Zuri-urdinek garbi utzi dute euren helburua ez dela Europa, baina ahalik eta lanik onena egiten saiatuko dira.
Connacht taldearen aurka jokatuko du gaur 18.00etan, eta lehen fasearen erdira iritsiko diren honetan, garbi dago garaipenak bakarrik balio diola, bestela ezinezkoa izango du final-laurdenetarako txartela eskuratzea. Zuri-urdinek kanpoan daramaten ibilbidea ikusita, ordea, ez dirudi lan erraza.
Jokatu diren bi jardunaldietan bi taldeek emaitza antzekoak lortu dituzte, biek partida bana irabazi eta bana galduta, baina puntu gehigarri bat gehiago lortu du gaur Avironen aurkari izango den taldeak, eta horrek aurretik jartzen du Connacht.
Lehen ere behin baino gehiagotan neurtu dira elkarren aurka. Orain dela lau urte 16-13 galdu zuen Avironek, eta itzulerakoa ere baionarrek galdu egin zuten, nahiz eta Jean Dauguerren jokatu, 21 eta 35. Aurreko neurketak kontuan hartuta, ezin esan zuri-urdinentzat oso onak izan direnik, baina hori apurtzeko ordua eta aukera izango du gaur arratsaldean.
Hamabostekoan harrobiko jokalari bat baino gehiago izango dira, eta euren maila erakusteko aukera izango dute. Ezustekorik ez bada, Bustos Moyano, Sayerse, Foketi, Vaka, Elisalde, Ugalde, Duhalde, Pointud, Labouyrie, Jgenti, Senekal, Fa'aoso, Chouzenaux, Ancelly eta Vinsensang jokalariez osatuko da Avironen hamabostekoa. Roumieu, Lapeyrade, Bruno, Chisholm, Loustalot, Rouet, Otazo eta Monribot, aldiz, aulkian geratuko dira. Matthew Carley ingelesa izango da epailea.

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
