Faborito guztiek lortu dute Muruetan Ibarrako final handian aritzeko txartela
Ez zen ezusterik izan 300 kiloko Lauko ligaxkako azkeneko jardunaldian, eta faborito guztiak izango dira datorren larunbatean Ibarran jokatuko den finalean. A multzoan zeuden zalantza batzuk, baina hor Ñapurrak taldea gailendu zen.
Izan ere, lehen jardunaldian Baigorrik irabazi zuen, eta bigarren geratu zen Ibarra. Hirugarren postuan sailkatu ziren berdinduta Ñapurrak eta Murueta; beraz, hor zegoen zalantza, baina horiek ederki uxatu zituen Ñapurrak taldeak, Ezpeletakoak izan baitziren euren multzoko onenak, Ibarraren eta Baigorriren aurretik, eta horrekin finala jokatzeko txartela eskuratu ahal izan zuten.
Murueta etxean aritu zen, eta honek ere bazuen itxaropenik finalean aritzeko, baina ez zen posible izan, laugarren postuan geratu baitzen, eta horrekin finalean izateko aukera guztiak galduta geratu zen. Sokarrola A eta Atzeraka geratu ziren atzetik, eta bi talde hauek finaletik kanpo geratu ziren, aurretik ere pentsa zitekeen moduan. B multzoan, berriz, lehen jardunaldiko emaitzak errepikatu ziren eta Sokarrola B izan zen garaipena lortu zuen taldea. Bere atzetik sailkatu ziren Iparralde eta Urruña, eta hiru hauek jokatuko dute finala. Azken saiotik kanpo geratu ziren Aguraingo eta Txantrea.
Beraz, bi saioak jokatuta, finala bakarrik geratuko da dena amaitzeko, eta datorren larunbatean Ibarran arituko dira Ibarra, Ñapurrak, Baigorri, Sokarrola B, Iparralde eta Urruña. Nesken azken jardunaldia ere leku berean jokatuko da.

Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai
