Lan-istripua

Senpereko 54 urteko laborari bat hil zen larunbatean traktoreak harrapatuta

Larunbata arratsaldean Senpereko laborari bat hil zen bere traktoreak harrapatuta. Dominique Larretxea zuen izena eta 54 zituen. Nonbait, traktoretik jaitsi eta Helbarron auzoan duten borda zabaltzera zihoala, oraindik martxan zegoen traktoreak haren kontra zapaldu zuen.