J.L.
Aizkora

Urrezko Aizkorako Bigarren Mailan finalerdiak erabakiko dira

Urrezko Aizkoran ez da maila nagusiko jardunaldirik izango, baina bai Bigarren Mailakoa, eta bihar Rivabellosan jokatuko da, eguraldiak uzten baldin badu, 12.45ean.

D Multzoko saioa izango da, eta oraingoan Senosiain II.a eta Resano, Zubiaga eta Kintana eta Toledano eta Trilla izango dira aurrez aurre arituko diren bikoteak.

Azken hauek berriak izango dira, eta ezezagunak Euskal Herrian. Biak ere segoviarrak dira. Toledano bakarkakoan urteren batean edo bestean aritu izan da, baina ez aspaldian, eta Trillo, aldiz, estreinakoz arituko da lehiaketa honetan. Beraz, euren lana nolakoa izango den ikusgai dago.

Aurreko probetan bezalaxe, oraingoan ere lan ezberdinak egin beharko dituzte, eta denetakoak batu, eta onena duenak eramango du bukaeran saioko garaipena.