Atutxa eta Mugertza finalean dira jadanik

Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertza dira Urrezko Aizkorako Binakako Txapelketako finalean sartu den aurreneko bikotea, atzoko finalerdian mendean hartu baitzituzten Joxemari Olasagasti ordezkatu zuen Mikel Larrañaga eta Felix Etxeberria.
45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztu izan zen egin beharreko aurreneko lana, eta 40an moztu zuten Atutxak eta Mugertzak, aurkariei seiko aldea aterata. Ondoren, tamaina bereko enborra erlojuz kontra ebaki behar zuten, eta minutu eta lau segundoan bota zuten, aurkariei 14 segundo aterata.
Hirugarrengoan, zutikako kana-erdikoa ebaki behar izan zuten. Larrañaga eta Etxeberria gailendu ziren, minutu eta 43 segundoan lana amaitu eta aurka zuten aldea bi segundoan laburtuz. Gero, bi kana-erdiko ebaki behar izan zituzten, eta 27 segundoko zuloa egin zuten Aitzol Atutxak eta Ugaitz Mugertzak.
Alde hori beste hamabost segundoan handitu zuten zutikako eta etzaniko lanean, eta iraupen proban errematea eman zuten. Hor bi 45 ontzako, bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako ebaki behar izan zituzten eta 37 segundoko aldea lortu zuten.
Lan guztiak burutzeko 25 minutu eta 26 segundo behar izan zituzten Atutxak eta Mugertza II.ak, eta 27 minutu eta 3 segundo, berriz, Mikel Larrañagak eta Felix Etxeberriak. Horrela finalerako txartela eskuratu zuten aurrenekoek.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

«Están naciendo niños cuyo abuelo está en la cárcel, esto no es normal»

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko
