Oihane IRAZU|GERNIKA|14/08/2020
«Orain jendeak apur bat atzera egin du berriro»

Asteburu honetan ere herri askotan ziren jaiak ospatzekoak: Gernika-Lumon, Ondarroan, Portugaleten, Burlatan, Goizuetan, Laudion... Baina aurten ez da festarik antolatu eta tabernak ez dira leporaino beteko, orain arte ohikoa zen bezala. Hala eta guztiz ere, tabernariak ez dira horretaz kexatzen. Benetako kezka eta ardura sortzen diena etorkizun hurbila da; izan ere, birusaren agerraldiak gero eta ugariagoak dira herri guztietan, eta egoera berria bezeroengan eragiten hasi da.

Testua: Joseba SALBADOR|14/08/2020
Gernika-lumo, Iparreko Donejakue bidean atseden leku

Euskal Herria ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen Iparreko Donejakue bideak Gernika-Lumo hirian du geldialdietako bat. Mende luzeetan baztertua egon ondoren, iparraldeko bide hau berriro indarra hartzen hasi da azkenaldian eta Ziortza Kolegiatatik Bilbo aldera doazen erromesek Gernikan hartzen dute atseden.

Testua: Joseba SALBADOR|14/08/2020
Eskualdeko artistak arrastoa uzten ari dira Ondarroan

Ondarroako Udalak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu abuztu osorako, bi helburu nagusirekin: jaiak bertan behera geratu diren honetan herritarrei kultur eskaintza egitea eta, bestetik, pandemiak hain gogor jo duen kulturgintza arloari bultzada ematea.

Joseba SALBADOR|14/08/2020
«Jende pilaketak saihesteko, jaien inguruko aipamen txikiena ere ez dugu egin nahi izan»

Goizuetako jaiak aski ezagunak dira Nafarroako eta Gipuzkoako gazteen artean. Aurten ez da jairik izango, eta aipamen txikiena ere ez dutela egin nahi izan nabarmendu du alkateak, Unai Mirandak, «jende pilaketak saihesteko». Udarako prestatuak zituzten ekitaldiak ere bertan behera utzi dituzte, Goizuetan izan den covid-19 kasu bakarra bere horretan gera dadin.

Mikel AGINAGALDE|14/08/2020
«Automobilaren sektorean, etorkizuna erronka eta aukera da aldi berean»

Eska Ocasion ibilgailuen konponketa eta salmenta enpresak bi hamarkada pasatxoko ibilbide oparoa egina du sortuz geroztik gaurdaino. Bertako arduradun Xanti Ussiarekin mintzatu gara; besteak beste, ibilgailuen sektoreak dituen gaur egungo eta etorkizuneko aukera eta erronken inguruan. Garai zailak izanik ere, aurrera egingo dutelakoan daude.

|07/08/2020
Trinitate plaza egun bakarreko gotorleku bilakatuko dute piratek

Kortsarioek ez dute Kontxako badia abordatuko beren baltsen gainean eta Ezkila kapitaina buru duten kofradiek ez dituzte jarduerez beteko Donostiako kaia eta auzoak. Aurten ez dute hamar eguneko festarik egingo; baina, hala ere, azken hamazazpi urteotan bezala, Donostiako Piratek ez dute hutsik egingo. Aste Nagusi pirataren lekukoa Pirata Setioak hartuko du, pandemiak eragindako egoerara egokitutako eskaintza, eta, noski, aldarrikapena ere ez da faltako.

Joseba SALBADOR|07/08/2020
«Nuestra idea es seguir a este ritmo, ir despacito, y sobrevivir hasta la primavera del año que viene»

Donostia es otra de las capitales que este año se queda sin fiestas. La hostelería y el comercio, sin embargo, continúan trabajando para salvar el verano pese a contar con menos afluencia y haber hecho un importante esfuerzo para adaptarse a la normativa sobre medidas de higiene y aforo. De cara a los próximos días de «no fiesta», esperan poder seguir trabajando con normalidad, sin grandes contratiempos. En Nafarroa, localidades como Leitza, Tafalla o Agoitz también deberían celebrar sus fiestas.

Mikel AGINAGALDE|07/08/2020
«Denon ahaleginarekin aurrera egingo dugu, ziur»
Maitane ALDANONDO|07/08/2020
«Nos mantenemos porque tenemos gente de aquí»
|07/08/2020
«No creo que las cosas vayan a ir peor»
Page 1/ 7