Miguel Sanzen emazteak eta alabak UPNko militante izateari utzi diote, alderdiak Nafarroako lehendakari ohiarekin duen jarrera dela-eta, ‘Diario de Noticias’ egunkariaren arabera.
Corellan alderdiak duen komitean eman dute baja, egunkari horrek dionez. Sanz bera da batzorde horren buru baina presidente ohiak UPN-n jarraituko du.
Sanzen senideak minduta daude UPNko hainbat buruzagik bere kudeaketaren inguruan egin dituzten adierazpenengatik eta Nafarroako Kutxen dieten auziagatik. Yolanda Barcinak Sanzekiko duen portaerarekin ere ez omen daude gustura, betiere ‘Diario de Noticias’en arabera. Alderdiak lehendakari ohia «utzi» egin duela uste dute.
CAN auzian inputatuta dago Miguel Sanz, Alvaro Miranda, Enrique Maya eta Enrique Goñirekin batera.

Culture
Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Pays Basque
Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Musique
Robe Iniesta, el poder del arte

Pays Basque
‘Xiberutikan Mendebaldera’ ZETAKen abestiak jarriko dio doinua 24. Korrikari

Pays Basque
