Ezin zitekeen askoz hobeto. Jaun eta jabe eta mundu osoak hamaika alditan ikusiko dituen bi golekin gailendu zaio Reala Lyoni Txapeldunen Ligako sailkapen faseko joaneko partidan. Adibide? Hona hemen Griezmann-en 0 eta 1ekoa:
Hori gutxi ez eta bigarrena Seferovicek, talde joko bikainaren ostean azken pasea orpoz jaso du Seferovicek, denak ziren bere zain, paea nora eta nori emango zion... Seferovicek, pasea? Ez, izugarrizko zartakoa eta 0 eta 2koa txuri-urdinentzat:
Izan da sufrimendu garairik, bereziki partidaren amaierarako 20 bat minutu falta zirenean. Gutxira, ordea, Lyon bat gutxiagorekin beratu da, Bisevac-ek bigarren txartel horia jaso baitu.
Gutxira gaur talde txuri-urdinarekin debutatu duen Graneroren aukera izan da, falta jaurtiketa bikaina egin ostean. Errebotean ere bazen aukerarik baina inork ez du profitatu. Aukera nabarmena, amaierarako pare bat minutu falta zirenean Pardok izan duena, atezaina lurrean eserita utzi ostean jaurti du baina Lyonen atzelari batek ekidin du behin betikoa izan zitekeen gola.
Lanak ondo eginda, etxera pozik eta indartsu itzultzeko moduan dira Jagoba Arrasateren mutilak. Hilaren 28an itzulerako partida Anoetan, Txapeldunen Ligarekin zita, jada, ia-ia eskuetan.
Gaurko garaipenerako gako garrantzitsuetako bat zaleen babesa izan da. Lyon hartu dute egunez eta estadioan nagusitu iluntzean:
Gozatu ederra hartu dute Lyonera joan diren Realzaleek (Argazkia AFP) http://t.co/VIVTa7tfAp pic.twitter.com/mkKw6Lln0u
— naiz: Zuzenean (@naiz_zuzenean) August 20, 2013

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
