
Montecassinon gora amaitu da gaur Italiako Giroko seigarren etapa. Itzuliko jardunaldirik luzeena bete du gaur tropelak. Sassanotik abiatu eta 247 kilometro izan dituzte aurretik.
Euria lagun izan dute gaurkoan ere txirrindulariek eta arazo ugari sortu ditu, tartean, erorikoak. Joaquim ‘Purito’ Rodriguez izan da eroritakoen artean. Kolpe gogorra jaso du kataluniarrak eta hiru saihets hautsi ditu, baita hatz bat ere. Giroa irabazteko faboritoetako bat zen Rodriguez, baina amaitu da bere ibilbidea aurtengo itzulian. Bihar ez da irteeran izango.
Giampaolo Caruso Katusha taldeko italiarra izan da beste kaltetuetako bat. Helmugarako hamabi bat kilometro geratzen zirenean eroriko gogorra izan du. Lurrean etzanda geratu da eta, AFP albiste agentziaren arabera, bere kordean zegoen arren, anbulantzian erietxera eraman dute.
Etapa garaipena esprintean erabaki da. Erorketen ondorioz, Cadel Evans (BMC) eta Michael Matthewsek (Orica) taldetxoa osatu dute Tim Wellens eta Matteo Rabottinirekin batera. Evansek taldetik tiraka egin ditu azken kilometroak Montecassinon gora, sailkapen nagusian atzean dituen faboritoekiko aldea luzatze aldera. Matthewsek egoera probestu eta esrpintean azkarrena izanda irabazi du etapa, maglia arrosa mantentzeaz gain.
Giroari buruzko informazio osoa, NAIZeko webgune berezian.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
