
EH Bilduren eskariz, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Giza Eskubideen batzordean izan dira goizean Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu berri dituen 40 gazte independentisten ordezkariak eta irailetik aurrera auzitegi berean epaituko dituzten 28 gazteenak. Azken urteetan jasan duten esperientziaren berri eman diete batzarkideei, poliziaren jazarpenaz hitz egin dute, ihes egitera behartu zituen egoeraz, inkomunikazioaz, torturaz, espetxeaz eta dispertsioaz. Absoluzioa jakin berritan egin bezala, sufritzea egokitu zaien arren euren alea «mendekuan baino justizian oinarrituko den etorkizun baten alde jartzeko» prest daudela esan dute eta «denok irabazle izango garen etorkizun baten aldeko konpromisoa» berresten dutela. Absoluzioarekin «konponbideak 40 militante irabazi zituen eta orain beste 28 behar ditu irabazi¡», esan dute gazteek.
Aritz Lopez, Haritz Petralanda eta Ion Telleria izan dira absolbitu berri dituzten gazteen izenean. Ebazpenaz esan dute agerian utzi duela legea aldatu beharrik gabe «sufrimenduarekin amaitzeko urratsak» ematea posible dela eta, epaiketaren amaieran aurkeztu zuten ‘Gehiengo berriaren adierazpena’ irakurri ostean, batzarkideei dei egin diete konpromisoa har dezaten «iraganeko eztabaidak eta galderak baino, etorkizuneko adostasunak eta erantzunak eraikitzeko».
Irati Tobar eta Aitziber Plazaolak hartu dute hitza irailetik aurrera epaituko dituzten gazteen izenean. Eurena bezalako epaiketak bertan behera uzteko adostasuna eskatu diete alderdiei. Tobarrek Ipar Euskal Herrian babestu zirenean izan zuten babes anitza eta zabala gogoratu du eta konponbiderako bidea eraikitzeko beharra azpimarratu du.
Euren aurkako operazioa izan zenean, 2010ean, urte bete lehenago atxilotu zituztenen, orain absolbitu dituztenen, oinordeko izatea egotzi zietela gogoratu dute. Hala balitz, 40ak absolbitu dituztenez euren epaiketa ez zela egin beharko esan dute. Hala ere, 6na urteko espetxe zigorrari aurre egin beharko diete eta kezkatuta agertu dira Tobar eta Plazaola. 40en absoluzioak poztu dituen arren, ez duela jurisprudentziarik ezartzen gogoratu dute eta eurak zigortzeko arriskuak bere horretan jarraitzen duela. Batzar Nagusietako ordezkariei aurrerago banan bana hitz egiteko eskaria egin diete euren epaiketa bertan behera gera dadin.
«Bidea egiteko prest»
PPko ordezkariak ezik, azken orduko kontu bategatik ezin izan dela joan jakinarazi dio batzordeko presidenteari, gainontzeko alderdien ordezkariak batzordean ziren eta denek begi onez ikusi dute gazte independentisten irakurketa. PSEko ordezkariak, Lore Suarezek, egindako irakurketari «beste hanka» falta zaiola esan ostean, ETAren biktimak aipatu ditu, gazteek proposatutako «bidea egiteko prest» dagoela bere alderdia esan du. Gazteek sufritutakoa aitortzen duela aipatu du eta biktimen inguruan «nireak» eta «zureak» esatetik «gureak» esatera igarotzeko beharra azpimarratu du.
EH Bilduren izenean Idoia Ormazabalek hartu du hitza. «Polizia, tortura, ziega, dispertsioa...» hitzak aipatu arren konponbidearen alde gazte auzipetuek erakutsi duten jarrera txalotu du. Aralarren izenean Maite Sarasuak hitz egin du eta bere babesa agertu die auzipetuei.
Xabier Ezeizabarrena EAJko ordezkariak inkomunikazioaz eta torturaz galdetu die gazteei eta, absolbituei ebazpenagatik zorionak eman ostean, tortura argitzeko beharraz hitz egin du. Gasteizko Legebiltzarrean azken hamarkadako tortura kasuak argitzeko abiatu den lana ekarri du gogora.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas
