
Espainiar Gobernuko Hezkuntza sailak DBH eta batxilergoko errebalidak atzeratu eta 2017. urtean definituko duela-eta, Hezkuntza Plataformen Topaguneak «aplikazioa bertan-behera uzteko» eskatu die Lakua eta nafar Gobernuari.
«Aurrera egiteko garaia da. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea iritsi da. Hezkuntza sistema propioaren bidean urratsak eman, adostasuna oinarri izanik, eta gizartea osatutasunean aintzat harturik eraikiko den sistema ahalbidetuko duen tresnak abian jartzeko unea iritsi da», adierazi du plataformak ohar baten bidez.
Honen harira, «EAEn Heziberri martxan ez jartzea», eskatu diote Lakuako Hezkuntza sailari. Era berean, bai hauei bai Nafarroako Gobernuari elkarrekin lan egiteko gonbitea luzatu die «hezkuntza sistema propioaren definizioan».
Horretarako ezinbestekotzat ikusten dute «hezkuntza erreformaren egutegia geldiaraztea» eta ikasturte hasierako ebazpenak «egoera berrira moldatzea», bertatik hezkuntza erreformarekin lotutako guztia kenduz.
Era berean, Lehen Hezkuntzan iaz martxan jarri ziren 3. mailako ebaluazioa eta ikasturte honetan martxan jarri nahi den 6. mailako froga bertan behera uztea aldarrikatu dute.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años


