Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Juan Mari Mujika presoa Valdemoroko espetxetik atera da astelehen gau honetan.
Lotara joan aurretik berri on bat dakargu! Juan Mari Mujika preso politikoa aske geratu da Valdemorotik irtenda! pic.twitter.com/xjGYue0ohh
— Etxerat_Elkartea (@EtxeratElkartea) December 21, 2015
Abenduaren 9an epaitu zuten Mujika, Luis Iruretagoiena, Pello Olano eta Goio Jimenez, 2010ean Jose Maria Aznar orduko presidente espainiarra hiltzen saiatzea egotzita. Fiskalak 72 urteko espetxe zigorra eskatu zuen Iruretagoienarentzat eta 71koa gainerako auziperatuentzat, nahiz eta onartu zuen ez zeukala beraien parte hartzeaz «proba zehatzik». Denek ukatu egin zuten akusazio hura.
2012ko uztailean atxilotu zuen Polizia frantsesak eta Espainiaratu egin zuten.
2008ko abenduan publikoki salatu zuen poliziaren izenean hitz egiten zuten hiru pertsonek bahitu egin zutela bizpahiru orduz.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

Una multitud se moja en Bilbo por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

EH Bildu pregunta por qué, habiendo informes, no se arregló antes el muro de Ondarreta

