
Ohar bidez EH Bilduk jakinarazi duenez, Maddalen Iriarte legebiltzarkideak, Marian Beitialarrangoitia diputatuak eta Jon Iñarritu senatariak osatuko dute auzipetuei babesa agertzeko koalizioak Bartzelonara bidaliko duen ordezkaritza.
Hain zuzen, astelehenean hasiko da Generalitateko presidente ohi Artur Mas eta Joana Ortega eta Irene Rigau kontseilari ohien aurkako epaiketa, 2014ko azaroaren 9ko galdeketaren gaineko debekua desobeditu izana leporatuta.
«Herritarrek beren iritzia eman ahal izatea ahalbidetzeagatik XXI. mendean pertsona batzuk epaituak izatea astakeria juridikoa eta politikoa» dela azpimarratu du EH Bilduk, «oinarrizko irizpide demokratikoen aurkako eraso» baten aurrean gaudela nabarmenduz.
«Demokrazia eta herritarrei dagokien erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duten eragile eta norbanakoek onartu ezin duten eraso bat da», koalizioaren aburuz.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak


