
Igor Uriartek sei urteko kartzela zigorra bete du Estatu frantsesean eta gaur bete du kondena. Euroagindu bat zuen eta Espainiaratu egin dute. Gaur arratsaldean epailearen aurrera eraman dute eta 17.00ak aldera aske geratu da, Halabedik berri eman duenez.
Gasteiztarra 2013ko maiatzean atxilotu zuen Polizia frantsesak, Raúl Aduna, Andoni Goikoetxea, Julen Mendizabal, Ekhiñe Eizagirre eta Kepa Arkauzekin batera. Iragan irailean epaitu zituzten guztiak Parisen, eta Uriarteri sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten.
Zigorra bete ondoren Estatu frantsesean egoteko debekua ezarri zieten guztiei.

Pays Basque
Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Monde
Matan al exlíder nacionalista corso Alain Orsoni en el funeral de su madre

Pays Basque
El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Nafarroa
Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki

Pays Basque