Euskararen jatorriari buruz esan direnak laburbiltzen dituen artikulu mamitsua izan da Euskarazko Wikipediaren 300.000. artikulua. Auzolanean osatzen den entziklopediaren Twitter kontutik iragarri dutenez artikulu mamitsua gainera, 133 erreferentzia bibliografiko dituena eta inprimatuta 21 orrialde hartzen dituena.
Euskarazko Wikipediak 300.000 artikuluen muga gainditu berri du. Hainbat wikilarik azken bi asteotan landutako artikulu berezia izan da 300.000. artikulua: euskararen jatorria.
— Euskarazko Wikipedia (@euwikipedia) 2018(e)ko uztailaren 17(a)
Hemen irakur dezakezu emaitza bikaina: https://t.co/2szNaqybAh pic.twitter.com/vn7ridcLkf
Euskarazko Wikipedia etenik gabe hazten ari den ezagutza eremua da eta artikulu kopuruan munduko 31. wikipedia da honezkero, turkieraren atzetik. Hiztun kopuruarekiko artikuluei dagokionez 10. postuan ageri da gainera. Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen luzeraren arabera neurtuta 50. postuan da «baina», @euwikipedia-tik bertatik azpimarratu dutenez.
Hortik erabiltzaileei artikuluak sortuz edo editatuz laguntzeko deia, «asko dugu hobetzeko... zatoz!», diote. Interesa duenak aski du izena ematea bere ekarpena egiten hasteko. HEMEN egin daiteke.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
