Kriston martxarekin aldarrikatu dituzte Orereta-Errenterian euskal preso politiko eta iheslarien eskubideak. Euskal errepresaliatuen aldeko danborradak berritasuna zekarren aurten errepertorioan eta sekulako ikuskizuna eskaini zuen herriko plazan, Kortatu taldearen ‘Sarri sarri’ danbor erritmoan joz.Bi gitarra elektriko eta bi abeslarik lagunduta, gogoz astindu zituzten danborrak haur, gazte zein helduek.
Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta herriko preso aldeko aldarriak zabaldu zituen bereziki danborradak. Mikel eta Aitzol etxera leloa zuen pankartaren atzean haien senideak ziren protagonistak.
Hamarnaka eta hamarnaka lagun batu ziren herriko plazan danborradaren ikuskizunaren zain eta txalo zaparrada eta dantza artean hartu zuten espektakulua.
Katiuska argazki estudioak zabaldu du Facebooken danborrada honen ikuskizuna.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko
