
Luze eta zabal aritu da Josu Erkoreka Lakuako Gobernuaren eleduna estatus politiko berriaz Europa Press albiste agentziari eskaini dion elkarrizketan. Gaur arte jorratutako bidearen inguruan hitz egin du, eta etorkizunak eman lezakeenaz ere aritu da.
EAJ eta EH Bilduk adostu estatus berriaren oinarrien dokumentua –erabakitzeko eskubidea bere egiten duena– lehen fase baten kulminazioa baino ez dela adierazi du, honek kontsentsu zabalagoak behar dituela gaineratuz.
Zentzu horretan, gogoratu du nola jeltzaleek hala koalizio independentistako kideek adierazi dutela euren arteko akordioa beste talde politiko batzuetara hedatzeko borondatea. Hala, Gasteizko Legebiltzarrean ordezkaritza duten gainerako taldeak ere akordiora gehitzea nahiko luke Erkorekak: «Horregatik, ez nioke hainbesteko garrantzia emango [EH Bildurekin] lortu dugun akordioari».
Erkorekak, baina, argi utzi du egungo estatutua «zaharkitua» geratu dela, hau berritzeko egiten ari diren esfortzua esandakoaren adierazle: «Paper garrantzitsua jokatu du, baina testu juridiko bezala zaharkitua geratzen hasi da».
Datorrena, baina, «luzea» izango dela aurreratu du. Halaber, uste du badela talde politikoen artean borondaterik akordio berrietara iristeko. Gainera, nabarmendu du estatus politikoaren eraberritzea PSErekin sinatutako koalizio akordioan jasota dagoen elementu bat dela.
Asumitua dauka Erkorekak Gasteizko Legebiltzarrean onartuko litzatekeen estatus berri baterako proposamenak aukera handiak dituela Auzitegi Konstituzionalean amaitzeko. «Zuzenbidea ez da matematika, asko dauka baloraziotik, apreziaziotik, eta ezberdintasun horiek auzitegitan konpontzen dira», azpimarratu du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

