
Sorturen iritziz, Barbado eta Zelaiaren atxiloketek Ertzaintzaren eta Justizia espainiarraren «neurri-bitasuna berriz agerian» utzi dute.
Gogoratu dute urtarrilaren hasieran «familia abertzale baten etxearen kontra tiro egin zuen polizia ohia kargurik gabe kalean dabilen bitartean, argudio ezin ahul eta lausoagoak erabiliz atxilotu ditu Ertzaintzak bi gazte arabar». «Batak [polizia ohiak] Amurrioko epaitegian deklaratu zuen bitartean, beste biak salbuespeneko Auzitegi Nazionalera eraman dituzte», gaineratu du Sortuk, Justizia espainiarraren «izaera arbitrarioa» gaitzetsiz eta Ertzaintzaren jarreraren aurrean ere «kezka» adieraziz.
Barbado eta Zelaia «berehala aske» uzteko exijitu eta atxiloketa hauek «herri honek eraiki nahi duen bake eta bizikidetzaren aurkako norabidean» doazela nabarmendu du alderdi abertzaleak.
Sorturen esanetan, «oraindik badira aktore politiko garrantzitsuak iraganari eta gatazkari lotuta jarraitu nahi dutenak; urteetan ezker abertzalearen kriminalizazioarekin eroso sentitu direnak; euskal testuinguru soziopolitiko berrira egokitzeko batere interesik erakusten ez dutenak».
Ildo horretan, kezka adierazi du «eragile horiek errealitate paralelo batean bizi direla ikusita:herri honek azken urteetan bakearen eta bizikidetzaren aldeko urrats garrantzitsuak eman dituen bitartean, independentisten aurkako kriminalizazioari lotuta jarraitzeko tematuta» daudelako.
Azkenik, Sortuk adierazi du ez dela «espetxeak betetzeko garaia, haiek hustekoa baizik» eta «beste behin ere prestutasun osoa» agertu du «aliantza zabalak eraikitzeko, herri honek benetako bake eta normalizazioa eskura ditzan».

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
